jueves, 31 de octubre de 2019

HEGAZTIEI ERAZTUNAK JARTZEKO TXANGOA

Kaixo!

Dakizuen bezala, urriaren 16an Uharteko ibai parkera joan ginen bertako hegazti espezie desberdinen ezaugarriak ezagutzera.


Argazkietan ikus daitekeen moduan, japoniar sareen bitartez parkean inoiz harrapatu dituzten hegazti kopuru handiena ikusteko aukera izan genuen udazkeneko goiz fresko hartan.


Sareen laguntzaz, txori pila harrapatu genituen, baina gehien gustatu zitzaiguna, harrapatutako zozoa izan zen, besteak baino handiagoa baitzen eta bere moko eta luma handiek zenbat neurtzen zuten, arra edo emea zen eta bere adina jakiteko jakin-mina sorrarazi zigulako.


Txoriei jarritako eraztunen bidez, aldaketa klimatikoak mundu mailan hegaztiengan duen eragina jakiteko aukera izan genuen bai eta harrapatutako txoriek ere urtaroaren arabera egiten dituzten bidaiak ezagutzeko ere. 

Bazenekiten harrapatutako txori batzuk ehundaka kilometro egiten dituztela negua Euskal Herrian pasatzeko?

Ikus dezakezuen moduan, eskolara itzuli aurretik, indarrak hartzeko aukera ere izan genuen.


Hemen ateratako argazki guztiak dituzue ikusgai.


Como sabéis, el 16 de octubre fuimos al Parque Fluvial de Huarte para conocer las características de las diferentes especies de aves de nuestro entorno.

Tal y como podéis ver en las fotos, tuvimos la oportunidad de ver el mayor número de aves que jamás han capturado en el parque a través de las redes japonesas.

Con la ayuda de las redes cazamos un montón de pájaros, pero lo que más nos gustó fue un mirlo, ya que era más grande que el resto de los pájaros que cazamos. Medimos su pico y sus plumas, y también calculamos su edad.

A través de los anillos que les colocamos, tuvimos la oportunidad de conocer la influencia que el cambio climático tiene en las aves y conocer los viajes que estos pájaros hacen en función de la época del año.

¿Sabíais que algunos de los pájaros que atrapamos hacen cientos de kilómetros para pasar el invierno en Euskal Herria?



Como podéis ver, antes de volver a la escuela tuvimos la oportunidad de recuperar fuerzas.